1765eko irailaren 01ean,
Ixtebe Pellot jaio zen Hendaian, Lapurdin. Azken euskal kortsarioa izan zena 13 urterekin itsasoratu zen lehenengoz ontzi kortsario batean. 31 urterekin kapitain zen. Zenbait historialariren iritziz, 1790eko hamarkadan La Vendée eta Bretainiako matxinoen sarraskian parte hartu zuen. Bere bizitzan itsasontzi espainiar eta britainiar ugari menderatu zituen. 1812an, 500 ginea eskaini zituzten agintariek bere buruaren truke, dirutza handia garai hartan. Izan ere, Baionako kartzelari erasota, lau preso askatu zituen. Asisko Urmenetak I’m Pellot. Biba festa bilduma argitaratu zuen 1996an Pellot oinarri hartuta. ARGIAn argitaratutako zintak bildu zituen.
Iturria:
Joseba Aurkenerena, Ixtebe Pellot, Lapurdiko azken kortsarioa (Naiz, 2016ko maiatzak 26).