Itoiz urtegiaren aurka Agoitz erdigunean kateatu ziren ekintzaileak, trafiko handiko errepidea bi ordu eta erdiz moztuta

Duela
30
urte

1995eko ekainaren 13an,

Itoiz urtegiaren aurka Agoitz erdigunean kateatu ziren ekintzaileak, trafiko handiko errepidea bi ordu eta erdiz moztuta. Urtegiko lanetan zebiltzan hainbat ibilgailu geldiarazi zituzten protestarekin. Itoizekin Elkartasuna taldeko zazpi kide atxilotu zituen Guardia Zibilak. Atxilotuak lehenik Agoizko polizia-etxera eta ondoren Iruñeko Komandantziara eraman zituzten. Datuak hartu ostean aske utzi zituzten.

Iturria:

T. Satrustegi, Zazpi gazte atxilotu dituzte Agoitzen Itoitzen kontrako ekintza batean (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko ekainak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik