2001eko uztailaren 20an,
Italian Poliziak Carlo Giuliani gaztea hil zuen Genovan G8aren aurkako manifestazio batean. Istiluen erdian, auto militarretik polizia batek tiro egin eta ondoren autoarekin zapaldu zuten. 23 urte zituen.
Gaztea globalizazioaren aurkako mugimenduaren ikur bilakatu zen.