Istripua izan zen Mayak zentral nuklearrean, Sobiet Batasunean

Duela
67
urte

1957ko irailaren 29an,

Istripua izan zen Mayak zentral nuklearrean, Sobiet Batasunean –gaur egungo Errusian–. Plutonioa ekoizten zuten bertan arma nuklearrentzat, besteak beste. Hondakin erradioaktibo likidoa gordetzen zuen andel batek eztanda egin zuen, materia erradioaktiboz osatutako hodei bat hedatuz Kyshtym inguruan.

Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalan seigarren maila eman zioten, eta historiako hirugarren istripu nuklear larriena izan zen –Fukushima Daiichiko hondamendi nuklearraren eta Txernobylgo istripuaren atzetik, biak zazpigarren mailakoak–.

1.000 kilometro koadroko eremua hustu zuten, eta 250.000 lagun inguruk erradioaktibitate dosi altuak jasan zituen. 200 lagunetik gora hil ziren.

Kyshtymeko hondamendiak kutsatutako eremua eta arrasto erradioaktiboaren mapa (Wikipedia).

Iturria:

IOPscience - Study of plutonium workers at the Mayak complex in Russia.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik