2000ko maiatzaren 27an,
Istiluak Bartzelonan, Espainiako armadaren desfilearen aurkako protestetan. Indar Armatuen egunaren karietara, espainiar armadak Bartzelona alderik alde zeharkatzea zegoen programatua. Hainbat eragilek desadostasuna adierazi zuten, eta aste osoan zehar ekimen antimilitaristak egin zituzten. Desfilearen egunean, Poliziak milaka lagun bildu zituen manifestazioaren aurka egin zuen, istiluak eraginez. Hamar atxilotu eta ehunka manifestari zauritu zituen Poliziak.
Iturria:
Urtzi Gartzia, Espainiako armada Bartzelonako kaleetan (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko maiatzak 28).