2010ko maiatzaren 31n,
Israelgo armadak eraso egin zion Gazara laguntza humanitarioa zeraman zortzi itsasontziko Askatasunaren ontzidiari, nazioarteko uretan. Ontzietan zihoazen hamar ekintzaile hil zituzten, horietatik bederatzi erasoan bertan; hamargarrena ospitalean, lau urte koman igaro ostean. Gaza lurralde palestinarra blokeatuta edukitzea da Israelen politiketako bat.