1956ko urriaren 29an,
Israelek Egiptori eraso egin zion, Britainia Handiaren eta Frantziaren laguntzarekin. 45.000 soldadurekin Egipto inbaditu zuten israeldarrek, eta britainiar eta frantsesek 80.000 militar igorri zituzten herrialdera, Suezko kanala berreskuratu eta Gamal Abdel Nasser ezkertiarra gobernutik kendu asmoz.
Honek Suezko kanala nazionalizatu berri zuen, europarren eskuetatik kenduz garrantzi geo-estrategikoko gunea. Hegazkin britainiarrek Kairo bonbardatu zuten eta frantziarrek egiptoarren hegazkin militarrak suntsitu zituzten. Erasoaren hasieran, Nasserrek, ordea, 40 ontzi urperatu zituen kanalean eta hau blokeatu nazioarteko komertzioarentzat 1957ko apirila arte.
AEBek, sobietarrek eta NBEk exijitu zieten atzera egiteko frantziar, ingeles eta israeldarrei, eta hala egin behar izan zuten. Sei eguneko gerra gisa ere ezagutzen da gertaera. Arabia Saudik Erresuma Batura eta Frantziara petroleoa esportatzeari utzi zion.
Gertaerak Erresuma Batua eta Frantzia umiliatu zituen –Erresuma Batuko lehen ministro Anthony Edenek dimisioa eman zuen–, eta Nasser indartu kolonialismoaren aurkako lider arabiar gisa.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y presente).