Islandian Martin Villafranca kapitaina eta bere 31 gizonak hil zituzten

Duela
409
urte

1615eko urriaren 17an,

Islandian Martin Villafranca kapitaina eta bere 31 gizonak hil zituzten. XV. mendetik aurrera euskal baleazale eta islandiarren arteko harremana ona bazen ere, Danimarkako monarkiak ez zuen begi onez ikusten, bere merkataritza monopoliotik kanpo euskaldunek islandiarrei zuzenean ordaintzen baitzieten porturatzeko eta baleak ehizatzeko eskubideengatik. Iruzurgileak zirela esanez, errege daniarrak euskaldunak hiltzeko baimena eman zuen esplizituki. Testuinguru horretan, ezbehar baten ondorioz bertan babes hartu behar izan zuten marinel euskaldunek, biziraun beharrez, ondoko herrixka batetik elikagaiak lapurtu zituzten. Herrixkako buruzagiak euskaldunak hiltzeko agindu zuen. Villafranca euren biziak salbatzeko negoziaketetan zela, herritar batek aizkoraz egin zion eraso. Igerian ihes egiten ahalegindu bazen ere, harrika hil zuten. Euskaldun guztiak hil, biluztu, tripak atera eta itsaslabarretik behera jaurti zituzten. 2015ean ezeztatu zuten Islandian euskaldunak hiltzea ahalbidetzen zuen legea.

Iturria:

Iturria: Ander Izagirre, Vuelta al país de Elkano (Libros del K.O.).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik