Islandia NATOn sartzearen aurkako protestaren ostean, istiluak Reykjaviken

Duela
75
urte

1949ko martxoaren 30ean,

Islandia NATOn sartzearen aurkako protestaren ostean, istiluak Reykjaviken. Manifestazioa deitua zuten NATOn sartzea bozkatzear zen parlamentuaren aurrera joateko. Eraikinaren inguruan, Poliziaz gain, boluntario talde bat zain zuten, ordea. Giroa lehertu zen Alderdi Sozialistako buruzagietako batek, megafono batekin, esan zuenean beren kide bat eraikin barruan bahitu gisa atxikita zeukatela. Manifestariak harriak eta arrautzak jaurtitzen eta eraikineko leihoak hausten hasi ziren. Islandiako Poliziak herritarren aurka gas negar eragilea erabili zuen lehen aldia izan zen, eta ez zuen berriro errepikatu 2009ko finantza krisiaren harira sortutako protestak iritsi arte. NATOn sartzea onartu zuen parlamentuak.

Iturria:

Wikipedia – Disturbios en Islandia de 1949

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik