Isabel Lobiano jaio zen Ermuan, inposatutako ezkontza bati aurre egiteagatik ezaguna

Duela
441
urte

1583ko uztailaren 26an,

Isabel Lobiano Ibaseta jaio zen Ermuan. Inposatutako ezkontza bati aurre eginez, garaiko gizartea astinduko zuen bere maitasun istorioarekin. Leinu aberats baten oinordeko izaki, beretzat ezkongai bila aritu zen bere familia, jasoko zuen ondarea kudeatzeko. Pedro Idiakez izeneko azkoitiarra aukeratu zuten hasieran, baina maiorazgoa bere anaiaren esku geratzen zenez, beste ezkongai baten bila hasi zen sendia. Lobiano eta Idiakezek, ordea, elkarrekin ezkontzeko promesa egin zioten elkarri eta ihes egin zuten, baita ezkondu ere. Lobianoren familiak epaitegira jo zuen bikotearen aurka, bere ohorea kaltetu zutelakoan.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte