1934ko abuztuaren 07an,
Irungo pospologileek, guztiak emakumeak, grebara jo eta lantegia okupatu zuten. Lan baldintzen inguruko gatazkan murgilduta zeuden. Poliziak fabrika inguratu zuen, gainontzeko fabriketako langileek elkartasuna eta laguntza ematea saihesteko. Biharamunean kanporatu zituztenean, hiriko langile mugimenduak grebara deitu zuen elkartasunez eta istilu handiak izan ziren. Oso sonatuak izan ziren Irungo emakume pospologileen borrokak 20ko eta 30eko hamarkadetan, asko gizon eta emakumeen arteko soldata berdintasuna eskatuz.
Iturria:
Silvia Loza Serrano, María Ruiz Torrado eta Mertxe Tranche Iparragirre, Historia de las mujeres en Irun (1931-1992).