1936ko azaroaren 03an,
Iruñeko bi gazteri hamabi urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zieten, soldadu batekin izandako elkarrizketa batean honi deserta zezan aholkatu eta “abur” hitzarekin agurtu izana egotzita. Gazteek soldadu harekin egon izana ukatu zuten epaiketan, baina hala ere, soldaduaren deklarazioari fidagarritasun handiagoa eman zioten gerra kontseiluan, inorekiko etsaitasunik ez zuela argudiatuz. Bi gazteak bi urte beranduago fusilatu zituzten, 1938ko maiatzean, Ezkabako presondegiko ihesean parte hartzeagatik.