1990ko ekainaren 25ean,
Irunberriko arroilan Guardia Zibilak bi etakide exekutatu eta beste bat larri zauritu zuen, froga nagusien arabera. ETAko Nafarroa komandoko Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenachek Guardia Zibilaren patruila batekin egin zuten topo. Etakideak zirela ohartu ziren.
Orduan hauek tiroz hil zuten sargentua, baina bere kideek abisua pasa zuten eta operazio handi batekin –helikopteroa barne– arroilaren bi sarrerak itxi zituzten.
Ordu luzez hiru etakideak torturatu –Lizarraldek biriketan Irati ibaiko ura zuen– eta hurrengo goizean Lizarralde eta Arregi odol hotzean exekutatu zituzten. Rubenach-i buruan tiro bat jo zioten arren, bizirik atera zen.
Espainiako Barne Ministerioak esan zuen beren buruaz beste egin zutela etakideek, baina bertsio ofiziala hainbatetan aldatu zuen.
Inongo ikerketarik gabe itxi zuten kasua.
Iturria:
Pako Aristi, Irunberri, 1990: Arroilaren negarra (Erein).