1944ko abuztuaren 14an,
Irma Bandera partisanoa hil zuten faxista italiarrek. Zazpi egun lehenago atxilotu zuten beste bi partisanorekin batera. Bere familia bila zeukan bitartean, gogor torturatu zuten, itsu uzteraino. Hala ere, ez zien faxistei informaziorik eman eta hauek tiroz hil zuten. Kalkulatzen da 300.000 bat pertsonak hartu zutela parte Italian faxismoaren aurkako erresistentzian.