1936ko azaroaren 13an,
Irlandar Brigadako 700 soldaduk frankistekin bat egin zuten. Jarrera ultrakatoliko eta antikomunistak zituen Blueshirts mugimendu faxistako kideak ziren. Jaramako gudan, Andaluzian, gaizki-ulertu bat tarteko, beren bandoko Kanarietako batailoi falangistaren aurka aritu ziren borrokan. Halako akats gehiago, mozkorkeriak eta unitatearen barne-gatazkak tarteko, 1937ko apirilean Francok Irlandar Brigada disolbatu eta soldaduak bueltan Irlandara bidali zituen.
Iturria:
Judith Keene, Fighting for Franco: International Volunteers in Nationalist Spain During the Spanish Civil War.