1916ko apirilaren 24an,
Irlandako Errepublikaren independentzia aldarrikatu zuten 1.500 kidek, Britainia Handitik aparte. Irlandako independentista eta langile mugimenduko taldeek Dublineko hiriguneko hainbat eraikin okupatu eta errepublikako behin-behineko gobernua osatu zuten. Armada britainiarrak matxinoak errenditzera bultzatu, eta buruzagiak fusilatu zituen. Udaberriko Altxamendua edo Easter Urprising hasi zen.