Hamar hildako utzi zituen gose greba amaitu zuten preso irlandar errepublikarrek

Duela
43
urte

1981eko urriaren 03an,

Irlanda Iparraldeko preso errepublikazale irlandarrek zazpi hilabete lehenago hasitako gose greba amaitu zuten. Preso politiko estatusa ezabatzearen aurka hasi zuten borrokaldi hartan, hamar preso hiltzen utzi zituzten, lehenengoa Bobby Sands. Gazte horien heriotzak –60 egun baino gehiago jan gabe egoteagatik– izugarrizko protestak eta istiluak eragin zituen Irlandan.

Margaret Thatcherren gobernuari egotzi zioten gazte horiek hiltzen utzi izana. Azkenean, agintari britainiarrek hainbat eskari onartu zizkieten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik