1981eko maiatzaren 05ean,
Irlanda Iparraldean Bobby Sands IRAko militantea hil zen gose grebaren 66. egunean. Baraualdian zela, Sands legebiltzarrerako hautatua izan zen Sinn Fein alderdia ordezkatzeko. Gobernu britainiarrak beren preso politiko izaera onar zezala lortzeko borroka luzearen parte izan zen greba.
Aurretik bost urtez “manta edo burusien protesta” egin zuten, espetxeko arropa janzteari uko eginez. Ehunka presok adostu zuten astero pertsona batek abiatuko zuela gose greba mugagabea. Beste bederatzi lagun hil ziren gose greban hurrengo asteetan.