1983ko irailaren 25ean,
IRAko 38 presok ihes egin zuten Long Kesh espetxetik, Irlanda iparraldean. Hilabetetan ihesaldia prestatzen aritu ziren, barrura arma batzuk sartuz. Momentua heldu zenean, segurtasun handiko H7 blokearen kontrola eskuratu zuten, funtzionarioak bahituta, eta janaria zeraman furgonetan egin zuten ihes. Erresuma Batuko ihesaldirik handiena izan zen, baita II. Mundu Gerraz geroztik, Europako handiena ere, Margaret Thatcherren gobernuaren lotsakizun.
Iturria: