Zapatak jaurti zizkion Muntadhar al-Zaidi kazetari irakiarrak AEBetako presidente George W. Bushi

Duela
16
urte

2008ko abenduaren 14an,

Iraken Muntadhar al-Zaidi kazetariak zapatak jaurti zizkion AEBetako presidente George W. Bushi prentsaurreko batean. "Hemen duzu irakeko herriaren agur musua, zakur hori", oihu egin zuen, Irakeko inbasioaren aurka protestan.

Berehala atxilotu zuten, eta estatu buru bat erasotzea egotzita espetxeratu zuten. Hurrengo urteko irailean askatu zuten. Atxilotuta egon zenean torturak jasan zituela salatu zuen. Kultura arabiarrean zapata jaurtitzea mespretxu adierazpen larria da.

Ikusi ekimena bideoan:

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte