2003ko martxoaren 20an,
Irakeko inbasioa hasi zuten AEBek eta bere aliatuek. Erasoa “bere buruaren defentsa prebentiboa” zela eta Iraken inoiz topatu ez zituzten suntsipen handiko armak aitzakia hartuta egin zuten. Milioi bat hildakotik gora, beste horrenbeste lekualdaketa eta milaka pertsona torturatu zituzten, hainbat herrialderen babesarekin, tartean PPko José María Aznarren Espainiako Estatua. Mundu osoan protesta handiak antolatu ziren gudaren aurka.