Iparretarrak taldeak kalte handiak eragin zituen Landetako Akize herriko suprefeturan lehergailu batekin

Duela
32
urte

1992ko azaroaren 11n,

Iparretarrak taldeak lehergailu bat leherrarazi zuen Landetako Akize herriko suprefeturan eta kalte handiak eragin. Bezperan IK-ko hainbat kideren aurkako zigorrak iragarri zituzten, tartean Filipe Bidarti bizi osokoa. Akizeko epaitegian beste lehergailu bat jartzera zihoazen hiru kide atxilotu zituzten. Iparretarrak 1973an sortu zen Ipar Euskal Herriko talde armatua izan zen, abertzalea eta sozialista. 2000. urtean egin zuen azken ekintza armatua.

Iturria:

Eneko Bidegain, Iparretarrak: Erakunde politiko armatu baten historia (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte