Iparretarrak erakundeko bost kide atxilotu zituzten Bokalen, goizaldean

Duela
36
urte

1988ko otsailaren 20an,

Iparretarrak erakundeko bost kide atxilotu zituzten Bokalen, goizaldean. Villa Hélène izeneko etxean bilduta zeuden Filipe Bidart, Ttotte Etxebeste, Filipe Lascaray, Jean-Paul Hiribarren eta Peio Agerre. Frantziako Poliziaren 26 agentek inguratuta zeukaten eraikina, ordea. Etxetik irtetera zihoazenean Polizia tiroka hasi eta etxe barruan harrapatuta geratu ziren. Etxebeste bizkarrean jo zuen tiro batek eta elbarri utzi zuen. Filipe Bidart baigorriarra, garai hartan, Frantziako Estatuko pertsonarik bilatuena zen. Kolpe gogorra izan zen Iparraldeko erakunde armatuarentzat.

Iturria:

Eneko Bidegain, Iparretarrak: Erakunde politiko armatu baten historia (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte