1987ko ekainaren 21ean,
Iparretarrak erakunde armatuko kide Maddi Hegi hil zen Biarritzen, atxilotua izan berritan, tren batek harrapatuta. Poliziagandik ihesean ari zela, trenbide ondoan tiroz zauritu zuten, autora atxilotuta sartu eta Hendaia-Paris trenak harrapatu zuen autoa, jendarmea ere hilez.
Guk taldeak Uda –hala zuen ezizena– abestia egin zuen Hegiren heriotza gogoan.
Urte erdi bat lehenago Paueko espetxetik ihes egin zuen Gabi Mouescarekin batera, lau urteko zigorra betetzeko hilabete gutxi falta zitzaizkiola eta klandestinitatera itzuli zen.
Iturria:
Ekaitza (2007ko ekainak 21).