Ipar Euskal Herriko foruak deuseztatu zituen Frantziako Louis XVI erregeak

Duela
235
urte

1789ko abuztuaren 04an,

Ipar Euskal Herriko foruak deuseztatu zituen Frantziako Louis XVI erregeak. Parisen bilduta, Frantziako Iraultzaren aztoramen giroa zen nagusi batzarrean. Sistema feudala abolitu zuten eta euskadunen burujabetzaren tresna ziren foruak indargabetu zituzten.

Maila kulturalean kataklismo erraldoia eragin zuen, ordura arteko herri batzarrak eta antolaketa soziala desegin zirelako. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Pirinio Atlantikoen departamentuaren sartu zituzten Konstituzio berria onartu zutenean. Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoek aurka egin zuten, alferrik.

Euskararen eta, beraz, euskaldunenaurkako erasoak etengabeak izango ziren aurrerantzean, eta besteren artean eskolan haurrei euskaraz hitz egitea debekatu zieten, zigor fisiko eta psikologikoekin.

Iturria:

Wikipedia – Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte