Inkisizioak Zugarramurdiko sei herritar interrogatu zituen Logroñon

Duela
415
urte

1609ko otsailaren 13an,

Inkisizioak zugarramurdiar interrogatu zituen Logroñon: Graciana Barrenetxea, Maria eta Estevania Iriarte, Juanes eta Migel Goiburu eta Joanes Sansin.

Urtarrila amaieran herrian Inkisizioak egin zituen atxiloketek beldurtuta Logroñora beren borondatez joan ziren. Seirak errugabe jo arren, preso hartu zituzten. Inkisidoreek, Zugarramurdin deabruaren adoratzaile sekta bat zegoelakoan, bertara Juan de Valle Alvarado integrista katolikoa bidaltzea erabaki zuten eta Nafarroako herri honetako “sorginen” aurkako prozesu entzutetsua abiatu.

Euskal Herrian, dokumentatuta dagoen Inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona hil zituzten, denak “legez”, gehien bat emakumeak.

Iturria:

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte