Ingalaterran 20 urteko Kevin Gately ikaslea hil zuen zaldizko polizia batek, borra kolpez
Duela
50
urte
1974ko ekainaren 15ean,
Ingalaterran Kevin Gately, 20 urteko ikaslea hil zuen zaldizko polizia batek borra kolpe batez. Fronte Nazionala alderdi faxistaren aurkako manifestazio batean ari zen parte hartzen, Londresko Red Lion enparantzan, poliziaren karga hasi zenean.