1982ko abenduaren 12an,
Ingalaterran 30.000 emakumek giza-katea egin eta Greenham Commongo base militarra inguratu zuten. AEBen arma nuklearrak gordetzearen aurka, hamalau kilometroko perimetroa osatu zuten. Base militarraren hesia apaingarriz josi zuten; batzuek euren seme-alaben argazkiak ere jarri zituzten.