1797ko apirilaren 16an,
Ingalaterrako Erregearen Itsas Gudaroste Britainiarreko 16 itsasontzitan marinelak mutinatu egin ziren. Itsasontzian zituzten lan baldintza eskasen aurkako protesta zen. The Floating Republic (Ur Gaineko Errepublika) zirela aldarrikatu zuten. Hautatutako ordezkarien bidez almirantegoarekin negoziatzen ahalegindu ziren, eta eskaeren artean soldata igoera, tripulazioaren buruak zuen onura gehigarria ezabatzea eta hainbat ofizialen kanporatzea zeuden. Geroago Nore ontzian gauza bera gertatu zen.