1971ko otsailaren 05ean,
Iñaki Viar Etxeberria errugabe jo zuen epaileak TOPeko lehendakariari desobedienzia larria egiteaz, euskara hutsez deklaratu izanagatik urtebete lehenago. TOP justizia frankistako lehendakaria sutu egin zen euskaraz erantzuten ziola ikustean. ETAko kidea zen eta 1970eko uztailean Gerra Kontseilu batek 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion Viarri Burgosen. 1977ko Amnistiaren Legearekin atera zen kalera.
Iturria:
Euskararen Donostia - Gorostian gorosti