1984ko otsailaren 16an,
Iñaki Ojeda hil zuen Espainiako Poliziak Barakaldon, bere errendizioa negoziatzen ari zela. 20 urte zituen eta ETAko kidea zen. Beste bi kiderekin ezkutatuta zegoen etxebizitza non zegoen jakin zuen Poliziak, beste kide batzuk torturatuta. Tiroketa hasi zen eta bi larri zauritu zituzten. Lekukoek adierazi zuten Ojeda errendizioa negoziatzen ahalegindu zela, baina etxebizitzatik irten bezain pronto Poliziak fusilatu zuela. Ondoren, sukaldera arrastaka eraman eta tirokatzen jarraitu zuten. Autopsian hemeretzi bala aurkitu zizkioten gorputzean.
Iturria:
Egin (1984ko otsailak 17).