Iñaki Iparragirre etakidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian, eta honek sarjentu bat

Duela
50
urte

1974ko urriaren 29an,

Iñaki Iparragirre etakidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian. Idiazabalgoa zen eta 18 urte zituen.

Atxilotu berria zeukaten militante batekin zuen hitzordua Pasaiako taberna batean.

Guardia Zibilak hura torturatuta, informazioa atera eta han itxaron zioten. Zain egon ondoren, eta ez zela etortzen ikusita, tabernatik atera zen. Orduan, polizia batek dokumentazioa eskatu zion, korrika ihes egiten saiatu zen baina tiro bat jo zioten. Lurretik tiro egin eta hil egin zuen Jerónimo Vera sarjentua.

Bertsio ofizialak enfrentamendu gisa saldu zuten segada. Lekukoen arabera, odolustuta hiltzen utzi zuten.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia (1967-1980) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik