1609ko azaroaren 30ean,
Ilargia teleskopio bidez behatu zuen Galileo Galileik lehen aldiz. Gertaera astronomia modernoaren abiapuntutzat jotzen da. Veneziako San Giorgio Maggioreko kanpandorrean berak muntatutako teleskopioa jarrita aritu zen hainbat gauez Lurraren satelite naturalari begira. Ikusitakoan oinarrituta zirriborro batzuk egin zituen, Lurraz besteko erregistratu den lurrazal baten lehen irudiak osatuz. 1610eko Sidereus Nuncius liburuan ikusirikoa deskribatu zuen.
Iturria:
Paul Murdin, David Malin (editoreak), Universe: Exploring the Astronomical World (Phaidon).