1896ko martxoaren 19an,
Ikurrina jarri zuten lehen aldiz EAJren egoitza batetik kanpo, Bermeon. Pedro Ortube patroiaren Aketxe belaontzian izan zen. Ikurrina Euzkeldun Batzokija jeltzaleen egoitzetan bakarrik erabili zen ordura arte. Ortube Bermeoko jeltzaleen artean nabarmendu zen, besteren artean herriko hilerrian hilarri bat jarri zuelako euskaraz, bertako agintariekin liskarra eraginez.
Iturria:
Josu Erkoreka, Bermeoko abertzale historikoak (3): Juan Pedro Ortube, bere itsasontzian ikurriña jarri zuen lehena.