Ikur erradiaktiboa zuen bidoi bat azaldu zen Donostiako Kontxako hondartzan

Duela
39
urte

1985eko irailaren 21an,

Ikur erradiaktiboa zuen bidoi bat azaldu zen Donostiako Kontxako hondartzan. Londresen Hondakin Erradiaktiboen IX Konbentzioa egiten ari ziren egun berean, aztoramendu handia sortu zen Donostian. Dei ugariren ostean, udaltzainek uretan zeudenak bertatik aterarazi zituzten, teknikari talde batek bidoia ur ertzera hurbildu eta Onkologikoko aparagailu batekin neurtzeari ekin zioten. Alarma faltsua zen, ordea, bidoia talde antinuklear batek jaurti zuen sekretuan uretara ontzi batetik. “Gaur gezurra da, bihar egia” zioen ohar bat kaleratu zuten. Egun batzuk lehenagoko uholdeetan bidoi arriskutsu ugari galdu zirela jakin berri zen.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik