Sarraskia egin zuten frantziarrek Senegalen, Frantziaren alde II. MG-n borrokatutako soldaduen aurka

Duela
80
urte

1944ko abenduaren 01ean,

II. Mundu Gerran Frantziaren alde borrokatu zuten senegaldarren aurka sarraskia egin zuten frantziarrek. Thiaroye-ko sarraskia gisa ezagutzen dute, izen bereko hirian gertatu zelako.

Soldadu senegaldar hauetako asko nazien gerra-preso izanak ziren eta tropak desmobilizatzeagatik Frantziako armadak zor zien dirua eskatuz manifestazioa egiten ari ziren. Jendarme eta armada kolonial frantziarrek tiro egin zieten.

Hildakoen kopuruekin kontrobertsia dago. Dokumentu militar frantziar batek dio 35 izan zirela hildakoak, beste batek 70, eta Senegalgo historialarien artean 191 hildako kopurua aipatzen da.

Frantziarren alde borrokatu zuten afrikarren artean amorru handia zabaldu zuen sarraskiak.

Bamakon dago Thiaroye-ko martirien omenezko plaza.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte