Ignazio Loiolakoa hil zen

Duela
468
urte

1556ko uztailaren 31n,

Ignazio Loiolakoa hil zen. Gipuzkoako familia boteretsu batean jaioa, militar eta erlijioso hau Gaztelako koroaren zerbitzura aritu zen 1521ean nafarrak altxa eta erresuma berreskuratzen saiatu zirenean. Iruñeko guduan bi hanketan larri zauritu zuten –irudian–. Erlijio ordena berria sortzeko abiapuntua izan zen gertakari hura eta 1609ko uztailean, Paulo V aita santuak beatifikatu zuen, Nafarroako mendialdean Inkisizioa “sorgin ehiza” areagotzen ari zenean. Gipuzkoako eta Bizkaiko santu zaindari nagusi izendatu zuen Erromako Eliza Katolikoak.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte