I. MG-n soldadu britainiar eta alemaniarrek espontaneoki su-etena egin zuten Eguberri eguna elkarrekin ospatzeko

Duela
110
urte

1914ko abenduaren 25ean,

I. Mundu Gerran, mendebaldeko fronteko milaka soldadu britainiar eta alemaniarrek, euren ofizialen aginduak desobedituz, inorena ez zen lur eremura jo eta soldadu etsaiekin Gabon gaua ospatu zuten Gabonetako Su-eten gisa ezagutzen den gertaera.

Etsaitasun nazionalisten gainetik klase elkartasuna gailendu zen euren artean. Bezperan bakoitza bere lubakitik elkarri gabon kantak abesten aritu ziren. Inorenak ez ziren tarteko lurretan bat egin zuten gabon opariak trukatzeko: zigarretak, whiskia eta abar.

Hurrengo urteetan ez zen halako desobedientzia orokorturik gertatu, gerra-propaganda gogortu eta armada bakoitzak aginduak gogortu baitzituen. Hala ere, gertaera ez da ahanzturan erori.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte