I. Mundu Gerran 812 desertore eta 6.444 intsumitu zenbatu zituen Pirinio Apaletako prefekturak departamentuan

Duela
106
urte

1918ko azaroaren 30ean,

I. Mundu Gerran 812 desertore eta 6.444 intsumitu zenbatu zituen Pirinio Apaletako prefekturak departamentuan. Armadan mobilizatzeari ukoa bereziki indartsua izan zen Ipar Euskal Herrian, batez ere zerbitzu militarrari muzin egiteko tradizio luzea eta Frantziarekiko atxikimendu ahula zutelako, Pirinioak gurutzatuta mugaren bestaldera joateko erraztasunarekin batera. Frontean zauritutako euskal herritarrak euren herrietara ez eramateko edo euskarazko gutunak debekatzeko eskaera egin zuten agintariek. Bi euskal herritar fusilatu zituzten desertzioagatik: Pierre Etxeberri eta Louis Lévy.

Iturria:

Iturria: Enbata, Insoumis et déserteurs basques dans la Grande guerre (Enbata, 2018ko azaroak 19)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte