1932ko urtarrilaren 3an,
Hondurasko Gobernuak bananak biltzen ari ziren langileen matxinada gelditzeko gerra-legea ezarri zuen. United Fruit Company enpresak kaleratutako 800 langileen alde altxa ziren.
Aipatu enpresa erraldoia AEBen zerbitzura zegoen, eta ezaguna zen langileak zapaldu eta indigenen lurrak lapurtzeagatik.