Hondarribiko prozesuan, lau emakume deserrira zigortu zituzten sorginkeria egotzita

Duela
414
urte

1610ko maiatzaren 06an,

Hondarribiko prozesuan, lau emakume deserrira zigortu zituzten sorginkeria egotzita. 13 urteko bi neskatok salatu zituztela eta, Hondarribiko agintariek atxilotu egin zituzten Inesa Gaxen, Maria Garro, Maria Etxegarai eta Maria Illarra. Herrian bizi arren, kanpotarrak ziren laurak, eta beren aurkako salaketan, garaiko sorginen inguruko usteak baizik ez zituzten jaso. Gaztetxo gehiago batu ziren beren aurkako salaketara, kontakizun makabroekin. Familien arteko gorroto eta fantasia perbertsoak zeuden salaketen atzean. Maria Illarrak, azkenean, presiopean sorginkeria aitortu zuen. Udal autoritateek Inkisizioari laguntza eskatu, eta hauek, gaiari garrantzi gehiegi eman gabe, emakume haiek deserrira zigortu zituzten. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen Inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona hil zituzten, denak “legez”, gehienak emakumeak.

Iturria:

Iturria. Julio Caro Baroja, Las brujas y su mundo (Alianza editorial).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte