2009ko martxoaren 16an,
Hondakinen atez ateko zabor bilketa sistema ezarri zuten Usurbilen eta biziklatze tasa hirukoiztu. Euskal Herrian aitzindari izan zen eta gaikako bilketa %28tik %76ra pasa zen lau astean. Ilegalizazioaren zirrikituak baliatuta, herrian agintzen zuen ezker abertzaleko eta inguruko jendeek landu zuten alternatiba, Katalunian eta Italian zabalduta dagoen hondakinen gaikako bilketa eredu hartuta. Sortutako hondakinak gutxituta, Zubietan eraikitzekotan ziren erraustegia ez zela beharrezkoa eta alternatiba sendoa zeukala erakutsi zuten, batez ere, Bilduk agintzen zuen herri gehiagotan sistema ezarri eta errefus kopurua nabarmen murriztu zutenean. Zubietako Erraustegia bultzatzen zuten EAJ eta PSEk, El Diario Vasco egunkariaren laguntzarekin, kanpaina gogorra egin zuten gaikako bilketa orokortuak zapuztu eta ezker abertzalearen irudia higatzeko. Handik bi urtera, Gipuzkoako Foru Aldundiko hauteskundeak irabazi zituen Bilduk eta erraustegia ofizialki geratu zuen. Lau urte beranduago, hauteskundeak irabazirik, EAJ eta PSEk berriro abiarazi zuten proiektua, eta erraustegia abian jarri.
Iturria: