Homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen Munduko Osasunaren Erakundeak

Duela
34
urte

1990ko maiatzaren 17an,

Homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen Munduko Osasunaren Erakundeak. 2005az geroztik, kolektiboak oraindik jasaten duen diskriminazio eta biolentzia ikustarazteko, egun honekin ospatzen da LGBTfobiaren aurkako nazioarteko eguna. Nazioarteko onarpen horrek, ordea, ez du emaitza bera izan munduko herrialde guztietan. 2019ko datuen arabera, 69 herrialdek LGBT kolektiboa kriminalizatzen dute eta hamabitan heriotzarekin zigortzen da. Bestetik, 150 herrialdek nolabaiteko babes legala ematen diote eta hamabitan konstituzionalki babestuta daude. Babes legala izanagatik, azken urteetan areagotu egin dira LGBT kolektiboaren aurkako erasoak, pobrezia egoerek, arrazakeriak eta xenofobiak ere gurutzatuta.

Iturria:

Iturria: 17 de mayo — Día Internacional contra la Homofobia, la Bifobia y la Transfobia (Mercosur - IPPDH, 2022ko maiatzak 17).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte