Homosexualak izatea egotzita, hamalau gizon bizirik erre zituen Mexikoko inkisizioak

Duela
366
urte

1658ko azaroaren 06an,

Homosexualak izatea egotzitza, hamalau gizon bizirik erre zituen Mexikoko inkisizioak. “Espainia Berria” deitzen zioten lurraldean, espainiar autoritateek uste zuten erlaxatzen ari zirela herritarrak, eta beraz, bekatu publikoak zigortzeko agindua eman zuen Felipe IV Espainiako erregeak. 1657an hasitako prozesuan, arraza eta jatorri sozial ugaritako 123 laguni “sodomia” egotzi zieten. Askok ihes egin bazuten ere, hemeretzi atxilotu zituzten, eta horietatik hamalau heriotzara zigortu. Cotita de la Encarnación transgenero mulatoa zegoen hildakoen artean.

Iturria:

Luis Morales González, Sodomía en la Nueva España: El proceso de 1657-1658.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte