1973ko martxoaren 24an,
José Humberto Fouz, Jorge Juan García eta Fernando Quiroga Donibane Lohizunen desagertu ziren. Irunen bizi ziren jatorri galiziarreko herritarrak ziren. Bertsio hedatuenean, 1973ko martxoaren 24an hirurak joan ziren Donibane Lohizunera Last tango in Paris (Azken tangoa Parisen) ikustera, frankismoaren zentsurak Espainian debekatzen zuen filma. Itzuleran, taberna batera sartu ziren eta han euskal errefuxiaturen batzuk espainiartzat hartu omen zituzten, liskarren bat izan eta hil zituzten.
Poliziak edo zelatariak izan zitezkeela eta, nonbaitera eraman zituzten, torturatu eta hil. Hori da gertaerez garaian zabaldu zena, eta hori da gaur egun ere hedabide gehienetan ontzat jotzen dena. ETAk hildako biktima izaera ere aitortzen zaie, nahiz eta erakunde armatuak inoiz ez zituen bere gain hartu gazteen desagerpena eta hilketa.
Funtsean, eta ETAk hilketak bere gain hartu ez baditu ere, bi hipotesi nagusi daude, eta bietan errudunak dira ETA edo euskal errefuxiatuen ingurunea. Batean, ETAk edo haren bueltakoek hiru gazteak nahastu zituzten poliziekin, hil eta desagerrarazi. Bestean, egiazki polizia edo zelatariak ziren, erakunde armatuak deskubritu egin zituen, eta hil eta desagerrarazi. Saez de Santamaría Guardia Zibileko jenerala zenak, esaterako, publikoki aitortu zuen Espainiako Poliziaren zelatariak zirela Diego Carcedok kazetari espainiarrak idatzitako haren biografian.
Iturria:
Xabier Letona, Fouz, García eta Quiroga, duela 50 urte Iparraldean desagertu ziren hiru galiziarrak (ARGIA)