Hezkuntzan euskara erabiltzea baimendu zuten Gorte frankistek, hiru hamarkadaz debekatu ostean

Duela
54
urte

1970ko apirilaren 17an,

Hezkuntzan euskara erabiltzea baimendu zuten Gorte frankistek, hiru hamarkadaz debekatu ostean. Hezkuntzan nagusitasuna gaztelaniari eman zitzaion, eta bertako hizkuntzak gaztelaniaren ezagutzan sakontzeko erabiltzeko jarraibideak eman zituzten 1972an. Gainera, Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpenetik harago, ez zen lege horren inguruko arauketarik egon 1975era arte, urte hartan onartu baitzuten eskolaurreko eta oinarrizko hezkuntzako programetan bertako hizkuntzak txertatzea arautzen zuen dekretua. 35 urtez, euskararen aurka bezala, estatuko beste hizkuntza askoren aurka errepresio gogorra praktikatu ostean, irekiera irudikatzen saiatu zen Frankismoa. Euskal Herrian ordea, ikastolen mugimendu klandestinoaren haziak batean eta bestean loratzen hasiak ziren, eta halako neurriekin mugimendua are gehiago indartu zen.

Iturria:

Iturria: Soraya Cruz Sayavera, El sistema educativo durante el franquismo: las leyes de 1945 y 1970 (Revista Aequitas: Estudios sobre historia, derecho e instituciones, 2016)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte