1539ko azaroaren 30ean,
Herritar azteka bat bizirik erretzeko agindu zuen Juan Zumarraga, Mexikoko inkisidoreak “bere kulturako jainko zaharrak adoratzeagatik”. Hil zuten pertsonari buruzko informazio gehiagorik ez da, soilik bataiatu eta Carlos izena eman ziotela.
Zumarraga euskalduna zen, Durangon jaioa eta 1535etik Mexikoko gotzaina eta inkisidore nagusia izan zen.
Iturria:
Wikipedia - Juan Zumarraga eta Maria Elvira Buena Serrano, Indígenas en la inquisición apostólica de fray Juan de Zumárraga