Hemezortzi preso politikok ihes egin zuten Turkiako Kırşehir espetxetik

Duela
37
urte

1988ko irailaren 17an,

Hemezortzi preso politikok ihes egin zuten Turkiako Kırşehir espetxetik. 118 metroko tunel bat zulatu zuten, literetatik kendutako burdinazko palankekin. Tuneleko lurra komunetik botata desagerrarazten zuten. Bost hilabete eta erdiz, olgetarako gaia ere izan zuten tunela, eta lehiaketak egiten zituzten gehien zulatzen zuen taldea sarituz. Kamera bat sartzea ere lortu zuten, lanaren argazkiak egiteko. Kırşehirko tunelaren egileek Guiness Errekorra eskatu zuten, Joaquín Guzmán narko mexikarraren 2015eko ihesean tunelak kanpotik zulatutako zati bat zuela argudiatuta. Ihes egindakoetatik sei biharamunean atzeman zituzten.

Iturria:

Güngör Karakuş, 118 metrelik tünelden firar ettiler, 27 yıl sonra dünya rekoru istiyorlar (Habertürk, 2015eko abuztuak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik