1985eko maiatzaren 13an,
Helikoptero batetik bonba bat jaurti eta hamaika lagun hil zituen Filadelfia hiriko Poliziak, AEBetan. Move izeneko beltzen askapenerako mugimendu ekologistako ekintzaileen eta Poliziaren arteko tiroketa gertatu zen.
Ekintzaileak etxe batean babestu ziren, eta berau inguratu zuten poliziekin tiroketak jarraitu zuen.
Azkenean, neurriz kanpo, helikoptero batetik lehergailu bat jaurti zieten eta berenaz gain, 61 etxe suntsitu zituzten. Hildakoen artean bost haur zeuden.
Ikusi gertaeren bideoa.
Iturria:
Alan Yuhas, Philadelphia’s Osage Avenue police bombing, 30 years on: ‘This story is a parable’ (The Guardian, 2015eko maiatzak 13).