1960ko martxoaren 21ean,
Hegoafrikan Sharpevilleko sarraskia eragin zuen apartheidaren erregimenak. Herritar beltzen mugikortasuna mugatzen zuten legeen aurkako manifestazio baketsua zen, gobernuak inposatu nahi zien paserik gabe joan ziren propio komisaldegi kanpora.
Poliziak, ordea, tiro egin eta 69 lagun hil eta 180 zauritu zituzten. Sarraskiaren berria zabaldu ahala, protestak areagotu ziren herrialdean.
Horregatik da gaurkoa Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko eguna.
Iturria: